Emakumeak Parisko Komunan

Batzar bat Saint-Germain-l 'Auxerois elizako Emakumeen klubean - Frédéric Lix

Parisko Komunako emakumeak —"communardes", frantsesez— Parisko Komunan aktiboki parte hartu zuten emakumeak izan ziren. Ekintzaile hauek, bere konpromisoarekin, emakumeen eskubideak sustatzen lagundu zuten.

Parisko Komuna XIX. mendean hiri hartan gertatutako matxinadari esaten zaio. Bi hilabete pasatxo baino ez zuen iraun, 1871ko martxoaren 18an hasi eta 1871ko maiatzaren 28an, "Aste odoltsuan", amaitu baitzen. Erreboltariek ez zuten ontzat hartu gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez hautatu berria zen Asanblea Nazionaleko gobernua eta arbuiatu egin zuten.

Komunan, emakumeek oso parte-hartze garrantzizkoa izan zuten, batez ere beren eskubideak eta laneko eta familiako bizi-baldintzak hobetzeko.[1] Hainbat eginkizunetan lehen lerroan izanik, Komuna emakumeen emantzipaziorako bidean urrats garrantzitsua izatea lortu zuten.[2][3] Nahiz eta Komunaren bilakaera mugatua izan bere iraupen laburragatik, utzi zuen ondare politikoa oso garrantzitsua izan zen emakumeentzat, ordukoak baitira parekotasunaren aldeko lehen aldarrikapenak, eta baita emakumeen antolaketa egituratuaren hastapenak ere: Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés (Parisko Defentsarako eta Zaurituen Zaintzarako Emakumeen Batasuna) erakundea eta Comité de vigilance de Montmartre (Montmartreko Zaintza Batzordea) batzordea Komunan sortu ziren.[oh 1][4]

  1. (Frantsesez) Rougerie, Jacques. (1995). Paris insurgé : la Commune de 1871. Découvertes Gallimard ISBN 2-07-053289-5. PMC 34359690. (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
  2. (Frantsesez) «Les Femmes dans la Commune de Paris» www.commune1871.org (Les Amies et Amis de la Commune de Paris - 1871) (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
  3. (Frantsesez) Rougerie, Jacques. (2021-05-19). La commune de 1871. in: Que sais-je ? 581. zk.. (Septième édition. argitaraldia) ISBN 978-2-7154-0708-4. PMC 1259033350. (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
  4. Linton, 1997. 25. or.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search